ARTEA

Ezustekoa, harridura, ametsak eta irudimena

San Telmo Museoak Graciela Iturbide, bideko ezustekoak erakusketa aurkeztu du, eta abuztuaren 30era bitartean ikusgai izango da.

Iturbide Mexiko Hirian jaio zen 1942an, familia ugari eta kontserbadore batean. Bere patua izugarri aldatu zen 1969an Ikasketa Zinematografikoen Unibertsitate Zentroan sartu zenean. Hasiera batean zinema zuzendari izateko asmoa bazuen ere, Manuel Álvarez Bravo argazkilari eta bere aholkulari eta maisuarekin izandako topaketak bere bidea definitu zuen.
Graciela Iturbidek kamera analogikoei eta zuri-beltzeko filmari leial, errealismoa edo surrealismoa bezalako etiketak baztertzen ditu. Bere lanarekin, “introspekzio batera gonbidatzen du ikuslea, irudiaren irakurketa literala gaindituko duena, bere bizipenekin modu emozionalean konekta dezan”.

Argazkilariak berak dio: “Nire bizitzan zehar argazkietan jaso dudan guztiak nire espiritua elikatu du, eta prozesua behin eta berriz errepikatzera bultzatu nau. Ezustekoa, harridura, ametsak eta irudimena dira nire lana bultzatzen dutenak”.

Erakusketaren 57 irudiek “esplorazio antropologiko eta poetikoa eskaintzen dute nagusiki”. Argazkilariak jendearekiko konplizitatea agerian uzten du, eta bere argazkietan une horretako zirraraz hitz egiten du.

Komisarioaren proposamenak azpimarratzen du “Iturbideren lanak maisuki saihesten dituela paternalismoa, bazterketa edo dotoretasuna. Bere erretratuek herrien aniztasuna ohoratzen dute, epaiketa moralizatzaileetan erori gabe, subjektuen edertasuna, errespetua eta duintasuna erakutsiz”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button