IKUS-ENTZUN

“Laburbira” ekimenean parte hartzeko deialdia abian da

Datorren urteko Laburbiraren edizioan film laburrak aurkezteko epea 2017ko abenduaren 15era arte dago zabalik. Filmek euskaraz izan beharko dute, 2015etik hona ekoiztutakoak, fikziozkoak eta gehienez 18 minutu iraun beharko dute.

Ekimenean parte hartu nahi duten zinegileek honakoak bidali beharko dituzte leire@topagunea.eus helbidera:  Autorearen datuak eta aurkezpen laburra (4-5 lerrotan azaldu beharko du bere ibilbidea, argazkiarekin); filmaren sinopsia;  filmaren fitxa teknikoa; eta, azkenik, pelikula bera, euskarri digitalean (mp4, mov…).

“2018ko urtarrila erdialderako aukeratuko dira XV. Laburbiran herriz-herri eskainiko diren film laburrak”. Laburbira Topaguneak, sustatzen du, “euskarazko ikus-entzunezkoen sortzaileei bultzada emateko” xedearekin.

Informazio gehiago: kameratoia.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button