MUSIKA

“Jazz Uhinak Hirian Barrena” zikloaren hitzordua

Joan den azaroaren 22tik ekainaren 3ra bitarte burutuko da Gasteizeko Jesus Guridi Musika Kontserbatorioan Jazz Uhinak Hirian Barrena zikloaren XVII. edizioa. Aurtengo ohorezko makilak Maria Pilar Ramos Lopez musikologoa omenduko du “musikaren historian emakumeak egindako lana berreskuratzeko egin duen ahalegina dela eta”.

Zikloak zortzi kontzertu eskainiko ditu. Azarokoan Fran Serrano Quartet taldea aritu zen, eta abendukoan, David Sancho 3.

Urtarrilaren 10ean izango da hurrengo hitzordua Tord Gustavsen Trio taldearen kontzertuarekin. Tord Gustavsen (pianoa), Sigur Hole (kontrabaxua) eta Jarle Vespetad (bateria) aritzen dira talde horretan, ECM Records etxearekin bederatzi album argitaratu dituena.

Datozen hileetan Coloma Bertran Quartet (otsailak 21), Ester Quevedo 5tet (martxoak 21), Carlos Bica & Azul (apirilak 25), Big Band´s Guridi Big Band, Big Band Txiki eta Big Band Berri (maiatzak 9), eta Ivonne Walter Quartet (ekainak 3) musikarien kontzertuak programatu dira.

Azken kontzertu hori Laboral Kutxaren, Gasteizko Udaleko Hezkuntza Zerbitzuaren eta Arabako Foru Aldundiaren Kultura Sailaren lankidetzari esker egingo da. Bertan jasotako dirua AUO Txagorritxu Onkologiako Eguneko Ospitaleari emango zaio 23. solairua proiektuaren bidez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button