IKUS-ENTZUN

Surf eta Skate kirolen gaineko proiekzioak Donostian

Aste honetan kirol diziplina erakargarri biri buruzko saioak ikusteko parada izango duzue Donostiako FNAC-en. Bertan, kirol hauetan sortzen grina eta pasioa bizi ahal izango da proiektatuko dituzten film ederren eskutik. Gainera, Gros-eko surf munduko kolektiboen laguntza eta partaidetza izango da: Cara B eta Zarauz 310 Project.
Street Zinemak ere Japoniako Sounboarding produktorak egindako film ederren bat ekarriko du.

Gaur hasiko den ziklo honetako lehen filma Kathryn Biglow-en Le llaman Bodhi lana da, eta honen ostean Stacy Peraltaren Surf de Olas Gigantes.
Bihar, hilak 27, Catherine Hardwicke-n Los amos de Dogtown filma pantailaratuko da. Uztailaren 28an, Zarautzeko surf proiektuaren (310 Project) aurkezpena egingo da. Hurrengo egunean Cara B, bertoko surfaren gaineko argazkiak.
Eta azken egunean, Street Zinemaren eskutik Lalala Osaka filma.
Lan guztiak 19:00etan emango dira.

FNAC-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button