
Zinebik eta La Haceriak, hiri eraldaketa prozesuetan eta haiek gizartean, kulturan eta ekonomian izan dituzten ondorioetan zentratutako dokumental zikloa abiatuko dute gaur eta bihar hilak 17 eta 18, 18:00etatik aurrera. Sarrera librea izango da.
Diziplina anitzeko ZAWP Bilbao (Zorrotzaurre Art Working Progress) arte egitasmoaren barruan, Zinebi eta Haceriak, lehiaketaren 52. edizioan izena eman duten filmen aukeraketa antolatu du Hiria bada niretzat. Hiriko bizitza eta bere lekuak gaur egungo dokumentalean izenburupean.
Film guztietan hiri eraldaketa prozesuak hartzen dira kontuan batik bat, eta horiek gizartean, kulturan eta gizartean izan dituzten ondorioak aztertzen dira. Izan ere, egitarauak, hiri inguruneak okupatzeko eta bertan bizitzeko moduei eta gaur egungo hirietan bizi den jendeak dituen baldintzei buruzko gogoeta eragin nahi du ikus-entzulearengan.
Erakusketa osatzen duten bi saioetan, Alemaniatik, Frantziatik eta Eslovakiatik etorritako film luze bat eta bi film labur aurkeztuko dira, eta bertan, Hanburgon, Parisen eta Bratislavan burututako hainbat motatako hiri eraldaketetan oinarritutako hiru dokumental daude.
Gaur, Petrzalka identity (Juraj Chlpik. Eslovakia, 2010) eta Un monde pour soi (Yann Sinic. Frantzia, 2009)lanak emango dira, eta asteazkenean, Irene Bude zuzendari alemanaren Empire St. Pauli-von Perlenketten und platzverweisen film. Proiekzioaren amaieran mahaingurua egongo da, eta bertan hartuko dute parte Irene Budek, dokumentalaren zuzendariak eta Steffen Jörg-ek, zintaren ekoizleak.



