BERTSOTAN

Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi finalaurrekoetara sailkaturik

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren lehen final-laurdena Eibarren jokatu da. Han bertsolari hauek elkartu dira: Agin Laburu Rezola, Alaia Martin Etxebeste, Aratz Igartzabal Bidegain, Eneko Araiztegi Agirre, Haizea Arana Cardenal, eta Manu Goiogana Bengoetxea. Lan puntuagarriak amaituta, Alaia Martin Etxebeste izan da garaile, 531,5 punturekin. Horrela, zuzenean sailkatu da finalaurrekoetara, eta Zarautzen arituko da, azaroaren 24an.

Hurrengo egunean, Errenteriako saioan, bertsolari hauek bildu dira: Aitor Salegi Martija, Beñat Gaztelumendi Arandia, Beñat Iguaran Amondarain, Iñigo Gorostarzu Etxebeste, Unai Gaztelumendi Arandia eta Oihana Arana Cardenal.
Gaztelumendi izan da onena guztien artean, eta irabaztearekin batera, finalaurrekoetarako txartela lortu du. Berak Oiartzungo saioan kantatuko du, azaroaren 17an.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button