ARTEA

Ezin du inork mendaren zaporea konpartitu

Gaur, azaroak 22, BilbaoArten, Iñigo Villafranca Apesteguia eta Lorenzo Galgóren komisariotzarekin, Ezin du inork mendaren zaporea konpartitu erakusketaren inaugurazioa egingo da. Erakusketan hurrengo artisten lanekin osatu da: Maider Aldasoro, Miguel Alejos, Gorka Eizagirre, Usoa Fullaondo, José Jurado, Martí Madaula, Sofía Montenegro, Milena Rossignoli, eta Ander Pérez Puelles.

Ezin du inork mendaren zaporea konpartitu komisariatze-deialdi baten baitan BilbaoArte Bildumari buruz egindako lehenengo erakusketa da, “bertan presentzia duten artistak bistaratzea eta irakurketa eta interpretazio berriak eskaintzea artelanek eta artistek orokorrean eskaintzen duten iruditeriari buruz. Gisa berean, ekimenaren beste helburu bat da sektore artistiko eta kulturaleko profesionalei laguntzera zuzendutako lerro bat sortzea, proiektu kuratorialak garatzeko xedez”.

Iñigo Villafranca Apesteguiak eta Lorenzo Galgók arte garaikideko bilduma baten konplexutasunari izenaren problematikatik eta tresna gisa duen operatibotasunetik heltzen dion erakusketa-proiektu bat aurkezten dute. “Izendatzeak ahalbidetzen du narratiba egonkor bat eta kontrol irudi bat ezartzea multzo hori osatzen duten materialen inguruan”.

Datu guztiak BilbaoArtek dauzka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button