MUSIKA

“Ze Premikin” jaialdia Aste Santuko ateetan

Aurtengo Ze Premikin jaialdia martxoaren 23an ospatuko da Donostiako Gazteszenan. Izen asko haizatu dira kartelaren barruan, tartean, JP Lohian & Klonen Klana eta Anestesia.

Tartean ere Zura taldea arituko da. Zura bandak joan den urteko udazkenean argitaratutako Egunkari ezkutua (Oihuka) lan berria aurkezten ari da hainbat tokitan. Xabi Strubell musikariak zuzendutako egitasmoak lan berria plazaratu zuen, Luis Alvarez Enparantza Txillardegi zenaren Leturiaren egunkari ezkutua nobelatik abiatuta. Duela zapi urte inguru kaleratutako Kiribil (Gor) laneko bossa erritmoak alboratu, eta rock esparruan murgildu dira Strubell eta gainerako taldekideak, tartean, Willis Drummond taldeko abeslari eta gitarra-jotzailea Jurgi Ekiza. Hortaz,  rockera egin du salto taldeak, hirukote formatua sendotuz (gitarra, bateria, baxua).
Formazio horri baina, Jurgi Ekiza gehitu zaio. Hala, kolaboratzaile izatetik, kide finko izatera igaro da Iparraldeko musikaria. Emaitza Willis Drummondetik edo DUTetik gertu dagoen proposamena da.

Honekin batera, Vulk, Joseba B. Lenoir Gang, Lie Detectors, Eraso!, Pelax & The Cowboy’s Orchestra taldeak eta Telmo Trenor, Crazy Palmera, Antigua & Barbuda dj-ak arituko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button