MUSIKA

Euskal Herriko Musika Bulegoak “Adi Gure Musikari, adi” kanpaina abiatu du

2015eko Adi Gure Musikari, adi neguko kanpainaren bidez, Euskal Herriko Musika Bulegoak sustatutako musika-jarduerez gozatu ahal izango da hainbat txokotan, izan ere, abenduan hasi eta urtarrilean zehar, hogeita hamar jarduera inguru programatu dira.

Programa Bilboko Arriaga Musika Kontserbatorioan abiatu da, Gin Tonic jazz taldearekin. Talde honek, Musika Modernoa Lantzen izenburupeko ibilaldia musikala proposatzen du. Abenduaren 11n, talde honek beste kontzertu didaktiko bat eskainiko du, Bilboko Udal Musika Eskolan, 18:00etan.
Bestalde, Aitor Olea organo-jotzaileak errezital didaktikoa eskainiko du gaur, abenduaren 4an, Arrasateko San Juan Bautista parrokian. Eta, astebete beranduago, abenduaren 11n, Yon Pietrik jardungo du Arrasaten.

Urtarrilaren 4an Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta Iruñeko La Única Elkartean arituko dira, Baga Biga Higa hitzaldi musikatuarekin, non euskarazko musikaren historia narratzen duten. Gero, Tafalla, Lekorne eta Gurruñara joango dira. Eta Euskal Herriko rock musikaren historiaz jarduteko, Aretxabaletan eta Arrasaten izango dira hitzorduak, Pello Reparazek (Vendetta) eta Ritxi Aizpuruk. Lapuebla de Labarcan Ritxi Aizpuruk parte hartuko du Fran Uriasekin (Hesian), eta Basaurin, aldiz, Zuriñe Hidalgo izango du lagun.

Beste aldetik, txalapartak leku nabarmena izango du kanpaina honetan. Juan Mari Beltrán Tríok kontzertu didaktikoa eskainiko du musika-tresna horrekin. Urtarrilaren 14an Donostiako Casares Kultur Etxean izango dira, eta urtarrilaren 21ean, Sopelan. Kanpaina osatzeko, txalaparta jotzen ikasteko lantegi ludiko bat egingo da Practice Your Music Live taldearen eskutik.

Show More

Related Articles

Back to top button