LITERATURA

Ez duzu abusatuko

Titulu horren pean kaleratu dute Euskal Herriko elizan izan diren pederastia kasuak Alberto Barandiaran, Iñigo Astiz eta Miren Rubio kazetariek. 

Alberto Barandiaran, Iñigo Astiz eta Miren Rubiok, eskarmentu handiko kazetariak hirurak, ezkutuan zegoena argira atera dute Euskal Herriko elizan izandako pederastia kasuei buruzko erreportaje zabal honetan.

Beti gertatu dira baina ezkutatu egin dira modu lotsagarrian, Orain ahoa zabaldu dute antzinako kontu beltzak argitara ateratzeko. “Lehen ere entzuten ziren antzeko historiak: holako eskoletan… halako apaizak… Ahopean beti, zerbait lotsagarria balitz bezala, egiten zuenarentzat ez ezik, sufritzen zuenarentzat eta inguruko guztientzat. Horregatik hobe isilpean, hautsak gehiegi harrotu gabe. Baina iritsi da garaia gauzak esateko eta gertaerei bere izenez deitzeko. Eliza barruko pederastia kasuez ari gara, apaiz eta fraideek gaztetxoei egindako sexu abusuez. Mundu angosaxoian lehertu ziren halako eskandaluak lehenik, baina olatua mundu osoan barrena hedatu da, baita gure artean ere”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button