ARTEA

Ez du pausorik debalde ematen

Horixe da San Telmo Museoko Museo Bikoitza atalaren barruan ikusgai jarri den Hinrich Sachs artistaren proposamen artistikoa. Instalazio hori artistak azken urtean egindako lanaren emaitza da, Josune Urrutia eta Leire Vergararekin elkarlanean.

Museo Bikoitza, Asier Mendizabal artistaren proposamena, 2018an jarri zen abian, eta esku-hartze programa bat da, urteko aldizkakotasunarekin eta gonbidatutako artista baten eskutik. Bosgarren edizio honek bildumako eta museoko narratibako objektu hautatuen berrinterpretazio bat proposatzen du.
Orain, Hinrich Sachsen urtebeteko lanaren emaitza aurkezten da eta lekukoa jaso berri du Maddi Barber artistak.

Hinrich Sachsen proposamenak hiru zati ditu. Lehena “San Ignacio de Loyola itsasontziaren oihaletako baten tamainako olana. Ontzi hori XVIII. mendean erabili zen Iberiar penintsularen eta Venezuela kolonialaren arteko bide atlantikoan, salgaiak eta tropak garraiatzeko.” Bigarrena, bi neraberen eta artistaren arteko elkarrizketa kontatzen duen komikia, egungo San Telmo Euskal Gizartearen Museoari buruzkoa. Eta, azkenik, Euskal Herriko garai kolonialeko gurutze-puntuko brodatuetan aurkitutako motiboen sinbolismoari buruzko saiakera.

Ez du pausorik debalde ematen erakusketak “erronka egiten dio museologia-parametro nagusi bati, azaldutako jatorrizkoaren eta harekin batera doan testuaren arteko erlazioari. Horrela, narratiba zabaldu eta eta historian ezabatutakoak azpimarratzen ditu.”

Proposamenaren gaineko xehetasun guztiak argitzeko Hinrich Sachs artistak bisita gidatua eta hitzaldia eskainiko ditu abenduaren 12an.

Show More

Related Articles

Back to top button