BESTELAKOAK

Hamaika begirada Palestinari, Euskal Herritik

Gaur hasita eta otsailaren 5era bitartean, Mikelazulo Kultur Elkartean, elkartasun begiradak ikusteko aukera egongo da. Izan ere, musikarien, kazetarien, idazleen, pailazoen, bertsolarien, zinemagileen, ikasleen eta kulturgintzan nahiz herrigintzan diharduten hainbat lagunen begiradak biltzen ditu erakusketa honek. Elkartasun begiradak dira guztiak, konpromisoz beteak, herrien arteko zubiak eraikitzea helburu dutenak.

Biladi Hadi brigada Palestinan izan zen aspaldian, elkartasuna adierazteko. Jerusalemgo, Nabluseko, Hebrongo, Aida errefuxiatu guneko, Ramalako, Bir Zeiteko, Qalquiliako  eta beste hainbat herritako palestinarren sufrimenduaren lekuko izan ziren Euskal Herritik joandako zenbait lagun.
Ikusitakoa irudietan bilduz osatu dute erakusketa, eta Biladi Hadiko kideez gain, beste hainbat euskaldunek jarri dizkie hitzak argazkiei.

Areto honetan erakutsiko dena horren guztiaren lagin bat da, proiektu zabalago baten zatia. Nazioartean indarra hartu duen Israeli boikot ekimenarekin bat eginda, argazki-liburu bat osatu baitute, musika disko batez lagunduta.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button