MUSIKA

Plektro Musikaren XXV. Jaialdia, Iruñean

Iruñeko Artearen Adiskideak elkarteak, Musika Elkartearekin elkarlanean, Plektro Musikaren XXV. Jaialdia antolatu du abenduaren 15, 16 eta 17an.

Lehen saioan Gitarra Klasikoko kontzertua antolatu da. Proiektu honetan biltzen dira XIX., XX. eta XXI. mendeetako konpositoreek sortu dituzten soinuak. Sara Guerrero gitarrista bikainaren eskutik etorriko dira soinu horiek. Hamaika kontzertu eman ditu, biran ibili baita Espainian, Malasian eta AEBn barrena. Gainera, Marta Heras soprano lirikoarekin batera, Dúo Melómanoko kide da, eta elkarrekin bira dezente egin dituzte makina bat tokitatik.

Larunbatean, 16an, Aranjuezko Vicente Aleixandre Pultsu eta Plektro Orkestraren txanda izango da. Gaur egun, interpretazio klasikoan ibilbide emankorra egindako musikariek osatua da, betiere musika eta errepertorioa ulertzeko modu berrien bitartez harmonizatua. Oraingo honetan, askotariko errepertorioa eskainiko dute, Giuseppe Manente, Antonio Vivaldi, Enrique Granados, Isaac Albéniz eta abar.

Azkenik, igandean, Paulino Otamendi Ganbera Orkestra arituko da. Iruñeko Artearen Adiskideak musika-elkartekoa da, eta elkarte hori plektromusika bultzatu eta hedatzeko lanetan ari da  sortu zenetik. Errenazimendutik gaur egunera bitarteko piezak jotzen dituzte, hemengo herri-musika barne. Gaur egun, orkestrak 18 kide ditu, batzuk profesionalak, besteak amateurrak. Orkestran nagusi dira pultsu eta plektroko orkestrek ohi dituzten instrumentuak (bandurria, lautea, gitarra eta kontrabaxua).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button