ESZENA

“Euskelelea” ikuskizuna, Juan Kruz Igerabide idazlearen testuarekin

Juan Kruz Igerabidek idatzitako ipuina oinarri hartuta, Euskal Barrokensemblek musika ederra interpretatutako du gaur berton, Arriaga Antzokian, Euskelelea ikuskizunaren bidez.

Euskelelea euskarazko ipuin musikatu bat da, “Enrike Solinísek sortutako ideian eta instrumentu originalean oinarritzen da, euskelelean, alegia: material ekologikoz eta ekosistemarekiko errespetuz eraikitako pala itxurako ukelele modukoan. Eta horri gehitu egin behar zaio Juan Kruz Igerabide poeta eta idazlearen istorioa, entzuleak Euskal Herriko baso magiko batean kokatzen dituena, non Mari jainkosak laminek jolaserako erabiltzen duten pala musika-tresna oso berezi bihurtuko baitu: euskelele.”

Juan Kruz Igerabide idazle fina da eta makina bat sari irabazi ditu: 1999ko Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria, 1999ko eta 2003ko Haur Literaturako Espainiako Kritikaren Saria eta 2018ko Espainiako Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionala.

Euskal Barrokensemble taldea Maika Etxekoparrek, Lore Zeberiok eta Leire Berasaluzek (ahotsak), Lixsania Fernandezek (viola da gamba), Miren Zeberiok (biolin barrokoa eta arrabita), Mixel Etxekoparrek (txirulak eta ahotsa), Dani Garayk (perkusioa), Pablo Martinek (kontrabaxua) eta Enrike Solinísek (euskelelea) osatuko dute.

Pieza ikusgarrian honako hau kontatzen da: Behin batean ari omen ziren laminak pala batzuekin jolasean, Euskal Herriko baso magiko batean. Marik pala horietako bat hartu, barrutik hustu eta lau soka josi omen zizkion: soka bat lurrarentzat, marroia, beste bat urarentzat, urdina, beste bat haizearentzat, gardena, eta beste bat suarentzat, gorria. Horrela sortu ei zuen Euskelelea, bere kantuak laguntzeko musika-tresna aproposa, eta gerora munduan zehar zabalduko zena, lekuan lekuko izen eta musikak bereganatuz.

Show More

Related Articles

Back to top button