ESZENA

“Butaka Txikia” programa, Gasteizen

Gasteizen, Gabonetarako programa berezia ondu dute: Butaka Txikia. Ekimenak arte eszenikoak eskaintzen ditu haur eta familientzat, eta Gabonetako oporraldian gizarte etxeetako ekitaldi aretoetan eta antzokietan egingo da. Programazioa urtarrilaren lehen egunetara arte luzatuko da.

Hala, astelehenean, abenduak 26, 18:00etan, A la luna lana ikusi ahalko da Voilà produccionesen eskutik, Aldabeko gizarte etxean. Hurrengo egunean, 18:00etan, Sirenita, La Canica taldearekin, Arriagako gizarte etxean. 28an, 18:00etan, Egun berri bat, Eidaberen eskutik, Araneko gizarte etxean. 29an, osteguna, 17:00etan, Kulunka, lana Teatro Paraisoren eskutik, Lakuako gizarte etxean. Abenduaren 30ean, 18:00etan, Desplegados, Teatre Mòbilen eskutik, Iparralde gizarte etxean.

Hurrengo urteko lehen egunetan ere izango da zer ikusi. Urtarrilaren 2an, 18:00etan, Moby dick, Gorakada teatroren eskutik, Ibaiondo gizarte etxean. 3an, asteartean, 17:00etan eta 18:30ean, Sin palabras, La Sal Teatro taldearen eskutik, Hegoalde gizarte etxean. Urtarrilaren 4an izango da azken saioa, Screen man, El teatro de lhome dibuixaten eskutik, Salburuko gizarte etxean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button