BESTELAKOAK

Euskarazko komikigintza: Harkaitz Cano eta Iñaki G. Holgado

Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean, bihar, hilak 12, Igor Leturiak euskaraz zuzendutako solasaldian, Harkaitz Cano (Lasarte. 1975) gidoilaria eta Iñaki G. Holgado (Errenteria, 1971) irudigilea bilduko dira kimikagintzaz aritzeko. Sortzaile biek elkarlanean egin dituzten lau komikiak aztertuko dituzte bertan: Piztia otzanak (2008), Zebra efektua (2013), Museo bilduma (2016) eta Amets alokatuak (2019).

Harkaitz Cano euskal idazle porrokatua da. Denetarik egiten du eta itzultzaile, saiogile, poeta eta gidoilaria da. Mota guztietako lanak egin ditu: ipuinak, eleberria, poesia, kronikak, haur- eta gazte-literatura, komiki-gidoiak eta baita itzulpenak ere. Euskadi Literatura Saria hiru aldiz jaso du.
Joan den urtean idazleak Fakirraren ahotsa (Susa) lanaren gaztelaniazko bertsioa kaleratu zuen. Bere lan asko itzuliak izan dira, eta hala, Jazz y Alaska en la misma frase (Seix Barral, 2004), El filo de la hierba (2006) eta Twist (Seix Barral, 2013) gaztelaniaz ere irakur daitezke. Azken lan horrek Euskarazko Kritikaren Saria, Euskadi Literatur Saria, Bizkaiko Liburu saltzaileen Saria eta Irakurleen Beterri Saria jaso zituen.

Iñaki G. Holgadok, ilustratzaile, marrazkigile eta komikigile gipuzkoarrak, Xabiroi aldizkarian argitaratu ohi ditu bere lanak. Harkaitz Canoren gidoietan oinarriturik lau lan argitaratu ditu Ikastolen Elkartearen eskutik. 2018ko Zinemaldian estreinatu zen Black is Beltza animaziozko filmaren funtsen sorkuntzan zuzentze lanak egin zituen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button