Ahotseneak, Soinueneak, Kantagiltza kultur elkarteak eta Oiartzungo udalak bultzatu dute aurtengo Kanterri ekimena. Gaur berton garatuko da, eta Mari Luz Esteban, Ahots Hutsez taldea, Unai Elorriaga, Josu Aurrekoetxea eta JunTaJo taldea izango dira aurtengo edizioko gonbidatuak.
Kanterri ekimenaren aurtengo edizioaren muina ahozko euskarazko kantagintza izango da, eta Euskal Herriaren historian euskaldunok abesteko dugun joera eta ohitura aztertuko dira bertako adituen partetik.
Ekimena honela garatzen ari da, goizean, Mari Luz Esteban idazleak Donostiako Kantujira. Plazera, identitatea eta erresistentzia izeneko hitzaldia egingo du. Eguerdi partean, Josu Aurrekoetxea eta Unai Elorriaga bilduko dira Odolari kantari izeneko saioa eskaintzeko. “Beti esan izan da gai bi nagusi daudela literaturan: maitasuna eta heriotza. Mundu guztiak uste du, gainera, maitasunari buruz idatzi dela gehien. Ikuskizun honen bitartez hori ez dela guztiz egia baieztatuko da. Asko kantatu zaio heriotzari, gerrari, hilketari, odolari. Hitzaldi-musikatuaren formatuan, hainbat testu aztertzen eta kantatzen arituko da bikotea. Arratsaldean, 16:00etan hasita, Ahots Hutsez taldearen emanaldia natolatu da, eta 19:00etan, JunTaJo taldearen musika emanaldia izango da kalean.