LITERATURA

“Euskarazko Irakurketa Erraza” taldea, Bizkaiko Foru Liburutegian

Irakurketa Erraza zera da: testuak, ikus-entzunezkoak eta multimedia materiala eskaintzeko formatu jakin bat, irakurtzeko edota ulertzeko arazoak dituzten pertsonei, edota  muga fisiko, psikiko nahiz sozialengatik irakurketaz gozatzeko aukerarik ez dutenenei zuzendutakoa.

Fernando Morillo izan ohi da ekimenaren bultzatzailea, eta berak aitortzen duenez: “askok euskaraz irakurri nahi dute, baina ohiko literatura zaila egiten zaie. Eskura dituzten testu ulergarri bakanak haur literaturakoak dira maiz, horregatik ulermena errazteko baliabideak eskaintzen dituzte testu hauek, istorioaren funtsa nabaria baita, kontakizuna bere horretan agertzen baita”.

Eskaera horri erantzun nahirik,  bada non aukeratu euskaraz IE formatuan irakurri nahi duenarentzat, izan ere liburu asko daude, hala nola, katalanetik itzulitako Montse Flores Pallarès-en Rif mendietako ura, Núria Martí Constans-en Traizioa lakuan eleberriak, edota Ander Izagirreren Txernobil txiki bat etxe bakoitzean eta Fernando Morilloren Santiago Bidearen misterioa.
Gaumin argitaletxearen ekimena da.

Orain, urriaren 6tik azaroaren 3ra bitartean, Bizkaiko Foru Liburutegian, Euskarazko Irakurketa Erraza taldea arituko da, eta horretarako izen ematea zabalik dago urriaren 5era arte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button