BESTELAKOAK

Arma,Tiro, Flash!

Asmoz Fundazioak, Photomuseum Argazki & Zinema Museoarekin elkarlanean, Photographo proiektua sortu du, DBH 1 eta DBH 2ko ikasleek parte har dezaten.

Ekimenaren asmoa, “ikasleen artean argazkilaritzak duen funtzioaren inguruko hausnarketa bideratzea da, argazkiak ateratzeko eta antolatzeko prozesuaz jabetzeko eta argazkigintzaren munduko eduki artistikoak ezagutzeko eta praktikan jartzeko.”

Gida didaktiko honek, 25 jarduera ditu hiru fasetan banaturik. Lehen fasean, 11 jarduera bildu dira; garapen fasean beste 3; eta bukaera fasean beste 11. Lehengo fasean, “jardueren bitartez proiektuaren aurkezpena, zereginak helburuak eta urratsak ezagutuko dituzte”. Garapen fasean, Photomuseumera bisita egingo da, eta bukaeran, “elkarlana eta sormena jorratuko dute ikasketa prozesua praktikan jarriz”.

Beste aldetik, proiektua jardueretan arindu egingo da, erakargarriago eta errazago bihurtuz familia guztiak parte har dezan. Apirilaren 20tik aurrera burutuko da.

Informazio guztia Photographo webgunean duzue.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button