ARTEA

Xare Alvarez artistaren “Makurtu” erakusketa, San Telmo Museoan

Kutxa Fundazioaren eta San Telmo Museoaren Artea abian proiektuaren beste erakusketa bat abiatu da: Xare Alvarez artistaren Makurtu erakusketa, abuztuaren 25era arte ikusgai izango dena. Bere aurretik Nagore Amenabarrok, Oier Iruretagoienak, Kimia Kamvarik eta Mikel Otxotekok bere lanak aurkeztu dituzte.

Makurtu erakusketan 14 pieza (ehunak, aluminio urtua, zeramika, paper gaineko tintak…) agertzen dira. “Pieza horiek autonomiaz arnasten dute, baina haien artean sortzen diren loturei esker ekosistema misteriotsu bat sortzen da, non piezak organismo bizi bat iragartzen duen mugimendu aldakorraren bidez erlazionatzen diren.”

Xare Alvarez Berakoetxea (Donostia, 1990) Arte Ederretan lizentziaduna da EHUn eta École Nationale Supérieure des Beaux Arts-en (Paris). Duela gutxi, hainbat beka eta sari jaso ditu, hala nola Injuve gazteen sorkuntzarako laguntzak, Guggenheim Bilbao Museoaren Eginberri beka, TBK-CAC La Synagogue de Delme truke-erresidentzia edo Gipuzkoako Artista Berrien Programaren ohorezko aipamena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button