IKUS-ENTZUN

Gaztezulo IX. Bideo Lehiaketa martxan

Gaztezulok beste deialdi bat egin du ikus-entzunezkoak sustatzeko, eta badakizu: “istorioak irudi bidez kontatzea gustuko baduzu, nagiak askatu eta hasi errodatzen!”

Bideoak apirilaren 9tik maiatzaren 25era aurkeztu behar dira, eguerdiko 12:00ak baino lehen. Ondoren, epaimahaikideak lan guztiak baloratu eta ekainean Bilboko Euskararen Etxean izango den sari banaketa ekitaldian garaileen izenak jakinaraziko ditugu.

Formularioa bete ostean, bideoak online aurkeztuko dira bidalketa sistema baten bidez (tori.eus edo wetransfer.com) eta gaztezulo@gaztezulo.eus helbidera bidalita.

Ikusleen botoak eta iruzkinak ekainaren 4a arte jaso ahal izango dira www.gaztezulo.eus  webgunearen bidez. Jasotako bideoak Gaztezuloren YouTubeko kanalera igo eta webean publikatzen joango dira. Beraz, zenbat eta lehenago bidali, orduan eta Ikuslearen Saria irabazteko aukera gehiago.

Hiru adituk osatutako epaimahaiak (Iratxe Fresneda euskal zinemagile, gidoilari eta unibertsitateko irakaslea, Esther Cabero Kimuak programaren koordinatzailea, eta Aitor Merino aktore eta zinemagilea) lanak ikusi eta baloratuko ditu kalitate teknikoa, originaltasuna eta sormena kontuan hartuta.

Lehenengo saria bideo onenaren egilearentzat izango da eta 1.200 euroko saria jasoko du. Bigarren saridunak 300 euroko saria jasoko du. Ikusleen Saria ere izango da.

Parte hartu nahi baduzue, hona hemen informazio zehatza.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button