BESTELAKOAK

Euskara sustatzeko jarduerak, Iruñean

Iruñean, Udalak zabaldutako diru-laguntzetarako deialdirako euskarazko jarduerak antolatu eta egiteko proiektuak aurkezteko epea ekainaren 16an amaituko da. Deialdia 65.000 euroz hornituta dago.

Irabazi asmorik gabeko erakunde eta elkarteek hartu ahal dute parte euskarazko ekimenak antolatu eta sutatzeko deialdi honetan. Diruz lagunduko dira “langileria-gastuak, ekipoen eta baliabide materialen kostuak eta ondasun higigarri eta higiezinei dagozkiena, besteak beste. Deialdi hau eta euskarazko kultura- eta arte-jarduerak antolatzeko diru-laguntzena ezberdinak dira. Bigarren hauek Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorreko deialdi orokorrean sartzen dira, eta horien zenbatekoa handitu egin da aurten.

Deialdi osoa hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button