
Ostegun eta ostiralean egingo da Euskara, generoa, jatorria eta klasea gurutzatzen diren lekua izeneko jardunaldia Usurbilen, UEUk, Usurbilgo Udalak eta Jakinek antolatuta. Bertan, 12 aditu eta 100 entzule baino gehiago elkartuko dira.
Lehen egunean, Mari Luz Esteban EHUko irakasle eta antropologoa, Ignazio Aiestaran EHUko irakasle eta filosofoa, Maria Reimondez Galiziako idazle eta itzultzailea, eta Itziar Gandarias psikologia sozialeko Deustuko Unibertsitateko irakaslea arituko dira.
Bigarren egunean, Petra Elser Banaiz Bagara elkarteko zuzendaria, Amelia Barquin Mondragon Unibertsitateko HUHEZIko irakaslea eta Tarana Karim SOS Arrazakeria elkarteko kideak hartuko dute hitza.
Jardunaldiei amaiera emateko, Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina bertsolariek entzundakoa laburbilduko dute bertsotan.
Gainera, Jose Luis Zumeta margolariaren Arte Estudioa ezagutzeko aukera izango da, bai eta gauean Joseba B. Lenoir eta Miren Narbaiza musikariek eskainiko duten kontzertua ere. Hauen ostean, La Basuk beste kontzertu bat eskainiko du.