BESTELAKOAK

Euskara azentuekin

Euskara azentuekin izeneko mahai ingurua eta bertso-saio antolatu dituzte ostegunean, abenduak 1, 12:00etan, Mikel Laboa plazan (Leioa).

Euskararen Astearen eta Euskaraldiaren barruan, Euskara Azentuekin izeneko ekitaldi berezia antolatu da, eta benetan berezia, mahai inguruan eta bertsotan arituko diren partaide guztiek euskaraz egiten baitute, bai, baina bakoitza munduaren punta batekoa da. Euren ama hizkuntza ez da euskara izan, gero ikasitako hizkuntza izan da, eta trebeziaz baliatzen dute unibertsitatean beren egunerokoan.

Andaluzian jaiotako Reyes Prados ETBko aurkezle ohi eta EHUko irakasleak (Gizarte eta Komunikazio Zientzietako Fakultatekoa) gidatuko du mahai-ingurua. Eta bertan honako partaideak arituko dira: Cristina Miranda da Almeida, brasildarra (Arte Ederretako Fakultateko irakaslea), Matteo Vannacci, italiarra (Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslea), Gabriel Lopez, argentinarra (Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslea), Teresa Campos, Jaén, (Hezkuntza Fakultateko irakaslea) eta Juan Abasolo, argentinarra (Hezkuntza Fakultateko irakaslea)

Geroko bertso saioan arituko diren bertsolariak Manu Bendala andaluziarra eta Peio Aldraiz iruindarra izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button