BESTELAKOAK

Asteburu kulturala, Larrabetzun

Literatura, aisialdi eta musika hitzordu interesgarriak ondu dituzte Larrabetzun asteburu honetan. Hasteko, gaur bertan, hilak 21, Jon Arretxe idazleak 19 kamera liburua izango du hizpide Literaturaz berbetan ekimenaren baitan. Zita, 20:00etan izango da Anguleri kultur etxean.

Trama paralelo batzuek osatzen dute umorea eta gordintasuna konbinatzen dituen 19 kamera nobela beltza: Palankako klub bateko prezio susmagarriak, trafikatzaileen arteko istiluak, adin txikiko prostituta baten desagerpena, kaputxadun talde baten jipoi eta hilketak…
Dena dela, nobelako ardatz nagusia Toure da, Bilboko San Frantzisko auzoan bizi den etorkin afrikarra. Ogibidea bilatzen behartuta, gezurrezko igarle gisa saiatuko da lehenik eta, pixkanaka, kasu eta proposamen bitxiak sortzen joango zaizkio.

Joan Arretxe doktorea da Euskal Filologian, Heziketa Fisikoan lizentziatua, eta piano eta kantuko ikasketak ere baditu. Orain arte plazaratutako lan guztiak arrakastatsuak izan dira: 7 kolore, Tubabu, Oroituz, Sustrai beltzak Morto Vivace, Fatum, Xahmaran, Tangerko ametsak…




Bestalde, bihar, hilak 22, Kukubel aisialdi talde berria aurkeztuko dute 19:30ean Anguleri kultur etxean.

Amaitzeko, etzi, hilak 23, kontzertua izango da Hori Bai gaztetxean Balerdi Balerdi power-pop hirukotearen, eta Joseba Irazoki gizon-orkestraren eskutik. Lehenengoek, Hegoko Lautadaren Ertzetik diskoa aurkeztuko dute, eta Berako musikariak, berriz, lau kantuko Oso Banda 10 hazbetekoa. Emanaldia 22:30ean hasiko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button