IKUS-ENTZUN

Euskal Zinema Dokumentalaren VI. Astea

Urriaren 26tik 30era bitartean, Gasteizeko Vital Fundazioa Kulturunean, Euskal Zinema Dokumentalaren VI. Astea garatuko da. Hitzordu horrek euskal sortzaileek egindako dokumental onenen lagin bat eskainiko du. Emanaldiak egunero izango dira 19:30ean.

Euskal Zinema Dokumentalaren VI. Astea ekimenak gaur, hilak 26, zabalduko ditu bere ateak, Ane Irazabalek eta Cosimo Caridi zuzendari dituen Awlad, hesiak gainditu dokumentalaren emanaldiaz. Mohamed, Aya, Hadi eta Muzhda lau haur errefuxiaturen bizitza kontatuko dute dokumentalean.
Bihar, Larraitz Zuazoren Bai, bagara! lana pantailaratuko dute. Bertan azaltzen den galdera honakoa duzue: euskaldunen izaeraren berezitasuna, nor gara?
Asteazkena dokumental laburraren eguna izango da. Egun horretan hiru lan izango dira ikusgai: Jorge Moneoren Orbainak; Artiko, Ipar Poloko Svalbard artxipelagoan Josu Veneroren eta Jesus Mari Lazkanoren istorioa; eta Infernua/El Infierno, Raul de la Fuenterena.

Urriaren 29an, Maider Oleagak Elvira Zipitriaren bizitzari buruz egindako Muga deitzen da pausoa dokumentala pantailan ikusteko abagunea egongo da. Elvira Zipitria XX. mendeko euskal kulturaren eta politikaren figura garrantzitsua da, eta Francoren diktaduran euskarazko eskola klandestinoa sortu zuen.

Ostiralean amaituko da Euskal Zinema Dokumentalaren VI. Astea Joseba Sanzen Gerra hemen hasten da lanarekin. Istorioaren korapiloa honakoa duzue: “Ignacio Robles suhiltzaileak Bilboko portuan egindakoa gogoratuko du, Yemengo biztanleak sarraskitzeko Saudi Arabiara zihoan arma kargamentu batean parte hartzeari uko egitean, merkataritza horren interes eta inplikazio ilunak argituko zituen mugimendu sozial bati hasiera eman baitzion”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button