MUSIKA

Kontzertu andana Donostikluba jaialdian

Ostiralean eta larunbatean Donostikluba jaialdia egingo da Gipuzkoako hiriburuko Gazteszena aretoan. Hala, ostiralean, Is Tropical, Beezewax, Trajano eta Free Fall Band taldeek joko dute 22:00etan; aurretik, 21:00etan, Le Bukowski klubean, Ghost Number and His Tipsy Gypsies taldea arituko da.

Larunbatean, halaber, bost talde izango dira Gazteszenako oholtzan: Capsula, Willis Drummonds, Niña Coyote eta Chico Tornado, Yellow Big Machine eta Sonic Trash, 22:00etatik 6:00etara bitarte.

Horrekin batera, areto horretan dagoen Hitzaldi gelan, DJk eta kontzertuak ere izango dira: Revolutionary Brothers sound system (Jamming Reggae); Elephant Stone taldea eta Allower DJ; Luis Beltza (Soul Supreme) eta Dr. Punko DJ (Mojo Workin dance floor).

Rock kontzertu handi horren aurretik beste emanaldi batzuk ere izango dira: 19:00etan, terrazan, Chill Out Terraza izeneko saioa izango da Nimu Sound System Dj’s-en eskutik, eta Los Bracco taldeak, gainera, kontzertu akustikoa egingo du. Ordu berean, baina Garo liburu-dendan, Fakeband bandak beste emanaldi akustiko bat egingo du, eta, azkenik, 20:00etan, Musikagelako korridoreetan Los Hormigones eta Watxuwei taldeek joko dute.

Taldeei buruzko xehetasunak, sarrerak eta bestelakoak: donostikluba.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button