IKUS-ENTZUN

Euskal Zine Bilerak bere sariak eman ditu

Urriaren 14tik 18ra bitartean Euskal Zine Bilera zinema jaialdiaren 49. edizioa egin da. Aurten euskarazko hogei film labur lehiatu dira.

Edurne Azkarate aktoreak, Irati Gorostidi zinemagileak eta Aimar Arriola komisario, editore eta ikertzaileak osatu dute epaimahai, eta horiek erabaki dituzte  film, zuzendaritza eta gidoi onenaren sariak.
Hauek izan dira: Film onenaren saria, Aitor Gametxo Zabalaren Geratzen den hori lanarentzat izan da. 49. Euskal Zine Bilerako Urrezko Antzarra eta 3.000 euroko saria eskuratu ditu. Benito Ansola saria ere berarentzat izan da, Zilarrezko Antzarra eta 500 euroko saria jaso du.
Zuzendaritza onenaren saria Elene Mengyu Larrinaga Bilbaoren Hogeita bat filmarentzat izan da, 1.600 euro eta Zilarrezko Antzarra.
Gidoi onenaren saria Aitor Arruti eta Izaro Arrutiren Mintzo zen filmak hartu du, 1.600 euro eta Zilarrezko Antzarra. Lan horrek ere Esperientziaren Cikautxo saria eskuratu du, zilarrezko Antzarra eta 1.000 euroko saria.
Ikusleek astean zehar emandako botoen bidez erabaki dute EITB Ikuslearen sariaren irabazlea Aitor Gametxo Zabalaren Geratzen de hori izatea. Hortaz, berarentzat Zilarrezko Antzarra eta 750 euroko saria ere.

Euskal Zinemaren Begirada saria Jose Ramon Soroizi eman zaio, euskal zinemari eta telebistari egindako ekarpen zabalaren aitortza gisa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button