MUSIKA

Jupiter Jon bandak bigarren lana argitaratu du, aniztasunean sakonduz

Jupiter Jon banda gipuzkoarrak Eta metaforak greba egin zeben… (Bidehuts) izenburuko bigarren lan plazaratu du. Taldeak bere lehenengo diskoan erakutsitako estilo aniztasunean murgildu da, askotariko kantuak sortzeko. Hala, doinuotan, hamaika estilo eta erritmo nabarmentzen dira.

Julen Azpitarte kazetariak hauxe idatzi du, lan berriaren harira: “(…) Hala, Jupiter Jonen bigarren lan honetan, “Eta metaforak greba egin zeben….”, Baxiren (gitarra-jotzailea eta abeslaria) etxeko bildumetako heterogeneotasun aberats hori nabarmendu egin da, bai eta erabat txertatu ere, Lamberto Perurenak egindako azal koloretsu bezain primitibotik hasita, Tortura Sistematika taldeko gitarra-jole ohiaren ahalegin polikromoa grabazioan bildutako hamar doinuetan islatu baita: Paleolitikoa eta gero Elvis kantuan entzuten diren rockabilly kutsuko oilo-onomatopeiak, Satanak piezako alboka, Navajo Kodigoan kantuko afrikanismoa, Ipar Poloko alkatea josten duten gitarra eta baxu angeluarrak, Festa komunista Genzano di Roman abestiko dub giroa edo Gansterrak operara doaz abestiko lirismoa”

Laukoteak 2011n argitaratu zuen estreinako lana, Pleistozenoko Astelehenak. “Pleistozenoko astelehenak urrun hartako haitzak eta errekak atzean utzi dituzte, eta sareen sareak agintzen duen sasoi honetan, etxeko bildumen aspaldiko xarma anitzarekin busti dute grabazio berria. Ohitura zaharren bidez, haien nortasunean sakonduz”, esan du Azpitartek.

Informazio gehiago: bidehuts.net.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button