LITERATURA

Iratxe Esnaolaren estreinako liburua aurkeztu dute

Canoz gain, egilearen familia, Xabier Mendiguren Elkar argitaletxeko editorea, eta Maite Rey Ondarroako Udaleko ordezkaria izan da, Bizkaiko kostaldeko udalerri horrek antolatzen baitu literatur lehiaketa 2001 urteaz geroztik.

Esnaolaren lehen liburua ez dirudiela debuta esan du Canok, "berezko indarra" duela nabarmendu du. "Zutik eusten den liburu da, Galerna-k ez du zure falta, oinez baitabil bere kabuz", esan du egilearen ausentzia aipatuz.

Liburuak lau pertsonaiaren istorioa kontatzen du. Abuztuko azken eguna da itsasertzeko hiri turistiko batean, "S.S, da hiria, udatiarrek bahitzen duten hiria", H. hotelean daude, eta beroa jasanezina da, galerna datorrela antzematen da. Giro sargorri horretan lau pertsonaien arteko tentsioak sortuko dira. "Botilan sartutako galerna da", esan du Canok eleberri laburraren tentsioz beteriko giroaren harira. "Lau pertsonaiak eremu magnetiko batean sartuta daude eta ezin dute handik irten", eta badute zerbait komuna "autosuntsiketarako pultsioa". Tentsio horiek "sadikoak eta masokistak" direla azpimarratu du idazle donostiarrak. Pello Lizarralderen Sargori lana ere aipatu du erreferente gisa.

Iratxe Esnaolaren estiloari dagokionez, esan du zehaztasun "ikaragarriarekin" idazten duela, sintesirako ahalmena duela eta kontatu behar ez dena kontatzen ez duela. Azken hori erraza dela ematen badu ere, gauza zaila dela azpimarratu du. Guzti horretaz gain, liburua antzerkira edo zinemara eramateko ezaugarri aproposak dituela azpimarratu du, "dogma estiloko filmen antzekoa ikusten dut", alegia, dialogo "sintetikoak", eszenatoki eta aktore gutxi, "merkea" aurrekontu aldetik. Oholtzara eramanez gero, gainera, Euskal antzerkigintzak ere bultzada hartuko lukeela esan du.

Azkenik, Maite Reyes Ondarrokao Udaleko ordezkariak Augustin Zubikarai nobela sariaren X. saria aurkeztu du. Aurtengo edizioan bi nobedade nabari daudela aipatu du. Batetik, orain arte nobela laburrak lehiatu diren arren, oraindik aurrera nobela generoa propio onartuko dela; bestetik, lehiatzeko ez dela beharrezkoa izango nobela guztia aurkeztea, nahikoa izango da 15.000-30.000 karaktere bitarteko lagina aurkeztea.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button