BESTELAKOAK

Euskal sorkuntza nazioartean sustatzeko laguntzak

Etxepare Euskal Institutuaren bultzadaz euskal sortzaile eta artisten nazioarteko presentzia areagotuko da beste behin, izan ere, euskal sortzaileen mugikortasunerako diru-laguntzak bidean jarri dira. Horiei esker, atzerrian gure kultur eta sormen sektorearen posizionamendua indartu, bere presentzia eta ikusgarritasuna sendotu, eta nazioarteko kultur eragileekin saretze lana bultzatuko da.

Etxepare Euskal Institutuaren diru-laguntza horiek “euskararen eremu geografikotik kanpo burutzen diren jaialdi edo kultur programazioetan euskal sortzaile eta artisten parte hartzea errazteko helburuarekin, ostatu eta garraio gastuak ordaintzeko, muntaketa, eszenografia edo materialen garraioan laguntzeko, dietak ordaintzeko eta, oro har, artista eta sortzaileen, eta hauen lanen mugikortasunean sor daitezkeen gastuak ordaintzeko dira.”

Hainbat diziplinari aplikatuko zaizkio: Arte Plastikoak eta Ikusizkoak, Dantza, Antzerkia, Musika, Literatura, Zinea, eta beste kultur jarduerak.

Diru-laguntzak eskatzeko epea apirila eta maiatza artean izan ohi da. Deialdi bakoitzaren eskaera epe zehatza, beste data garrantzitsu batzuk, balorazio irizpideak, eta diru-laguntzen argibide guztiak www.etxepare.eus webgunean aurki ditzakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button