ARTEA

“Euskal Serie Kosmogonikoa” erakusketa Montehermoson ikusgai

XX. mendeko bigarren erdialdeko euskal eskulturaren multzorik ezagunenetako baten erakusketa, Nestor Basterretxearen Euskal Serie Kosmogonikoa, ikusgai jarriko dute Montehermoso Kulturunean, artista jaio zeneko mendeurrena ospatzen ari delako. Gaur bertan abiatuko da mostra eta irailaren 29ra arte luzatuko da.

“Antzinako euskal kulturarekiko identifikazioa bilatzea izan da Nestor Basterretxearen esplorazio eskultorikoaren lehentasunetako bat. Hala, Euskal Serie Kosmogonikoan, eskultoreak mitologian bilatu zuen sinesmen eta tradizio herrikoien jatorria, eta formalki jainkoak, jenioak, deabruak, fenomeno kosmikoak, erritoak… definitzen zituzten eskulturak sortu zituen”.

18 eskulturak osatzen dute Serie Kosmogonikoa, Montehermoso Kulturuneko Ur Biltegian ikusgai egongo direnak. Artelanen izenak oso esanguratsuak dira: Akelarre, Aker Beltz, Eiztaria, Gaueko, Idittu, Illargi Amandrea, Intxixu, Amalau Zanko, Argizaiola, Argizaiola Zuta, Bost Haizeak, Eate, Mairuak, Ostadar, Triku Harri, Majue, Mari eta Torto.

Erakusketa dela eta bisita gisatu oso interesgarri batzuk egingo dira. Horren gaineko informazio guztia Montehemoso Kulturuneak dauka hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button