MUSIKA

Leioako XI. Pop Rock Lehiaketan parte hartzeko epea zabalik da

Leioako XI. Pop Rock Lehiaketan parte hartzeko epea zabalik da. Hala, bertan lehiatu nahi diren taldeek bost kantuko CDa bidali beharko dute honako helbide honetara: Aterpe Leioa Gaztegunea. Aldapabarrena, 2. 48940 Leioa (Bizkaia). Horrez gain, izen-emate fitxa bete beharko dute eta aukeratu zein ataletan lehiatuko diren.

Parte hartu nahi duten taldeetako musikariek 14 eta 35 urte bitartekoak izango beharko dute. Eta disko bat baino gehiago kaleratu edota aurreko edizioetan sariak jaso dituzten taldeek ezin izango dute parte hartu. Apirilaren 18an fase finalera igaroko diren taldeak aukeratuko ditu epaimahaiak taldeok 40 minutuz joko dute zuzenean eta irabazleek, bai metalekoek bai pop rockekoek, 1.800 euro eskuratuko dituzte. Euskarazko abestirik onenak, gainera, 600 euro jasoko ditu eta publikoaren saria ere izango da. Azken aipamen hori erdietsiko duen bandak Leioan zuzenean jotzeko aukera izango du.

The Borderline Music-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button