MUSIKA

Lasarte-Oria, musikaz blai

Bihar, abenduak 15, Multimusikala ekimena egingo da Lasarte-Orian. Hala, arratsaldean hasi eta gauerdira arte, makina bat kontzertu ikusi ahalko dira, orotara, hamaika kontzertu izango dira, askotarikoak, eta gehienak interesgarriak. Musika programa oparo hau Kultura aske eta herrikoia bultzatuz lelopean ondu du Xpressionk elkarteak.

Egitaraua 17:00etan hasiko da Okendo Plazan eta Pablo Mutiozabal kalean, Parasitos XXL hip-hop taldearen erritmo eta hitzekin. Graffitilariak ere izango dira musikariekin batera. Ordubete geroago, eta plaza berean, Dinbi Banda perkusio taldea eta kalejira izango dira.

Punk eta rock estiloak ordezkatzen dituzte lau taldek ere joko dute Trumoi tabernan, 18:30ean: Rafafa Magoa, Keep Diggin, A Human Disaster eta Desastrozombies. Ordu erdi geroago, Aurka punk-rock taldeak bere azken kontzertua egingo du Avenida kafetegian. Low Riders bandak, berriz, bertsioak joko ditu 19:30ean Mendi Kafe Rock izeneko lokalean, Johnny Cashen eta Depeche Moden kantuak moldatuko dituzte, besteak beste.

The Garax taldeak punk doinu berbena zaleak zabalduko ditu Ilargia lokalean, The Garaxekin batera talde sorpresa bat ere izango da, 20:00etan. El Bar de Mau ostatuan, bestalde, Screamin’ Targets Donostiako power-pop eta rockbilly laukotea izango bere EP berria aurkezten. Emanaldiaren ostean disko jartzaileen txanda izango da.

Programa aberats honekin jarraituz, SIGLO20 lokalean Mmá eta DJ Theodor & Serge izango dira, lehenengoan Inoren Ero Ni bandako bi taldekideren egitasmoa da. 23:00etan, aldiz, Jalgi Kafe Antzokian emanaldi nagusia izango da: Lauroba (Pop rock), Makulu Ken (Euskalafrobeat) eta DJ Syr (Trifulca posse) Ghetto Music.

Gauerdirako beste bi zita prestatu dituzte: Insausti taberna, DJ Manu 16V, eta Abend Kafe Antzokian, berriz, Drakken (MetalCore) eta Odolaren Mintzoa (Hard Core).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button