BESTELAKOAK

Algortako Portu Zaharreko jaiak, kartel lehiaketa

Algortako Portu Zaharreko Jaiak abuztuaren 12tik 15era bitartean izango dira aurten. Horren harira, kartel lehiaketaren deialdia zabaldu du jai batzordeak.

Hala, aurkeztuko diren kartelek neurri hauek izan beharko dituzte: 70cm x 50cm (ala alderantziz), eta bertan agertu beharreko testua: Portu Zaharreko Jaiak 2011 – Abuztua 12-15. Kartelak uztailaren 11 baino lehen aurkeztu beharko dira Algortako Kultur Etxean (Villamonte).

Kartelaren atzealdean ezizen bat jarriko da, eta kartelarekin batera emango den gutun-azalaren kanpoaldean ere jarrita egongo da. Gutun-azalaren barruan egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta e-maila. Euskarri informatikoa ere aurkeztuko da, kartela eskuz egin dutenek salbu.

Sariei dagokienez, lehenengo sarituak 350 euro poltsikoratuko ditu, eta bigarrenak 150. Bi lagunentzako bina otordu ere emango dituzte; Portu Zaharreko jatetxe batean izango dira.

Sari banaketa uztailaren 14an egingo dute Portu Zaharreko Plazan, 20:00etan. Amaitzeko, sei kartel bilduko dituen erakusketa ere antolatuko dute Portu Zaharra Tabernan.

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button