
Aste honetan, Mungiako San Antontxu Bertso-Paper Lehiaketako saridunak zeintzuk izan diren jakinaraziko da eta sari banaketa ere egingo da. Izan ere, aurten ere Mungiako Udalak eta Taket Bertsolari Alkarteak San Antontxu bertsopaper lehiaketa antolatu dute. Gazteen (18 urtera artekoak) eta helduen (18 urtetik gorakoak) kategoriak bereizi dituzte.
Gazteek gutxienez sei eta gehienez zortzi bertsoko sortak bidali behar izan dituzte eta helduek, berriz, gutxienez zortzi eta gehienez hamabi, gainera, parte-hartzaile bakoitzak bi bertso-sorta bidaltzeko aukera ere izan du. Lanak
Esan bezala, asteburu honetan jakinaraziko dira saridunak eta hortaz, sariei dagokienez, gazteen kategoriako garaileak 200 euro eta taketa lortuko ditu, bigarrenak 150 euro eta oroigarria eta hirugarrenak 100 euro eta oroigarria. Gainera, Mungiako bertso-sortarik onenarentzat sari berezia izango da. Helduen kategorian, irabazleak 400 euro eta taketa lortuko ditu; bigarrenak 300 euro eta oroigarria eta hirugarrenak 200 euro eta oroigarria.



