Del Castillok subjektu eta objektuak batzeko espazio berriak proposatzen ditu. Elementua dagoen espazioa eta elementu bera egon beharko litzatekeen espazioa.
Egia da gure etxeak apaindu eta dekoratu egiten ditugula naturaren errepresentazioekin. Gure habitat berria eratzen dugu exotikoa eta "salbajea" erantsiz.
Oraingo honetan artistak jarraitu duen prozedura ezberdina izan da. Basoak, landareak eta aurpegiak argazkietan hartu ditu eta geroa beiran edota oihalean inprimatu ditu.
Euskarri hauek objektu bilakatzen dituzte argazkiok, eta gero, artistaren interbentzioaren ostean berriz bilakatuko dira eskultura eta berriz argazkitan aterako.
Naia del Castillo (Bilbo, 1975) euskal eskultore eta argazkilaria da.
Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederrak ikasi ondoren master bat lortu zuen Londresko Chelsea College of Art & Design-en.
Erakusketa ugari egin ditu: Zaragozako Pablo Serrano museoan (2003), Gasteizko Artium Museoan (2004), Madrilgo PHotoEspañan edota Alemania, AEB eta Austria zeharkatu dituztenak (2002). Txina, Japonia, Korean ere egon da bere obra.
Bere lanak -toki batzuk aipatzearren- Santanderreko Arte Ederretako Museoan, Parisko Maison Européene de la Photographien, Houstongo Museum of Fine Arts, Espainiako Akademia Erroman eta beste museotan daude.
Espazio Marzanak bidalita



