Nafarroan garatzen ari da Kultur programaren 29. edizioa. Ekainaren 21ean hasi eta i irailaren 28ra arte Nafarroako 43 herri bisitatuko ditu. Azken hilabete honetan euskal sorkuntzez gozatzeko aukera egongo da, eta hala, asteburu honetan euskal musika izango da protagonista Altsasun, Tuteran eta Leitzan. Herri horietan, Ibil Bedi, HOFE x 4:40 eta Anarik kontzertuak eskainiko dituzte.
Kultur ekimenak kalitatezko eskaintza artistikoa sustatu eta zabaltzeko ahalegina egiten du Nafarroako lurralde osoan, artea eta kultura hedatuz toki-erakundeekin elkarlanaren bidez, eta ondare historikoa, artistikoa eta naturala behar bezala baloratu ahal izateko.
Udan programazioa oso zabala eskaintzen da, eta tartean, folklorea, zirkoa, magia, jazza, flamenkoa, pop hiritarra, sustraiko musika, estilo guztietako bandak, bluesa, rocka, jazza, erakusketak, eta abar izango da.
antolatzaileek adierazi duten bezala, “Programazioa ostiraletik igandera eskainiko da ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean. Ekitaldi kulturalak inguruneko jarduera turistikoekin osatuko dira, eta horiek Turismoko Zuzendaritza Nagusiak hautatuko ditu. Programaturiko 34 ikuskizun Nafarroako jatorria duten taldeek eta artistek garatuko dituzte”.
Diogun moduan, hilabete hauetan kontzertuak eta ikuskizunak eskaini dira Artaxoa, Gabarderal, San Adrian, Izaba, Martzilla, Orreaga, Donamaria, Bera, Berbintzana, Erronkari, Etxarri Aranatz, Lizarra, Zugarramurdi, Lekunberri, Otsagabia, Ribaforada, Elizondo, Garralda, Los Arcos, Gazteluberri, Mendigorria, Tafalla, Corella, Viana, Untzue, Zangoza, Lezaun, Altsasu, Tutera, Leitza, Arguedas, ….herrietan.
Programazioa hemen kontsulta daiteke gaztelaniaz.