MUSIKA

Xabi Aburruzagak “Bost” izeneko lana aurkeztu du

Xabier Aburruzaga trikitilari eta konposatzaileak Bost izeneko bere azken lana kaleratu du.

Xabi Aburruzaga (Portugalete, 1978) trikitilari eta konpositorearen bosgarren lana da Bost. Aurrekoan, Keltik (2016) izenekoan, unibertso keltiarrean bidaia proposatu zuen, eta oraingo honetan barru-barruko bidaia egin du musikariak; azken urteetan bizitako esperientziak oinarri dituzten hausnarketei doinua jarri die, eta horietako batzuei baita hitzak josi ere. Izan ere, Portugaleteko musikariak barne-bidaia bat proposatu du bere bosgarren diskoan, haurtzaroa, aitatasuna eta maitasuna bezalako gaiak jorratuz eta, nola ez, trikitixarekin jantzi ditu bere doinuak. Hala, Bost lana entzuleari eskainitako disko bat da, elkarrekin euskal folkaren unibertsoa elikatzen jarraitzeko.

“Bat, bi, hiru, lau… eta bost. Esku betearekin zenbatzeko adina sorkuntza-lan. Bost. Zentzumen oro gozarazteko moduko soinuak dakartza bosgarrenak. Pentagramaren arteza bihurrituta, bost puntako izarrari darion soinua. Ongi etorri, Bost. Heldutasunean nekaezin dabilen musikariaren bostekoa. Azkenaldiko bizipenei emandako bostekoa. Poztekoa”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button