ESZENA

Kale-arteaz hausnartzeko “Bizi Kultura” jardunaldiak

Arteen Sukaldea VI. Hausnarketa Jardunaldiak, Getxoko Kultur Etxearekin elkarlanean, maiatzaren 12an eta 13an antolatu dira Muxikebarri zentroan, Bizi Kultura/ Vivencias escénicas para públicos activos izenburupean.

“Arteen Sukaldea hausnarketarako gune bat da, bertan, oro har, Zuzeneko Arteekin eta, bereziki, Kaleko Arteekin zerikusia duten hainbat gairen inguruan eztabaidatzeko, jakintza berriak sortu eta begirada artistiko berriak eskaintzeko helburuarekin. Jardunaldiak arteen eta kulturaren munduko eragile aktiboei zein herritarrei zuzenduta daude.”

Maiatzaren 12an, ekarpen teorikoagoetan oinarrituko da saioa. “Ikus-entzuleekiko harremanari buruz hausnartzen saiatuko gara, zer eskaintzen dugun eta nondik egiten dugun ikus-entzule berriak bilatzeko edo lehendik daudenak fidelizatzeko, bi mahai-ingururen bidez”.

Ostiral goizean, maiatzaren 13an, tailer praktiko bat antolatuko da Lisa Baxterren eskutik, ikus-entzuleak sortzeko modu berriak ulertzeko eta horiek nola ezarri jakiteko.
Arratsaldean, kaleko programazioarekin itxiko dira jardunaldiak: Zirkozaurrek Zirkotarrak aurkeztuko du, Getxoko udalerrian bizi diren gazteen (16-25 urte) istorio, bizipen eta iritzien bidez eraikitako ikuskizuna. Eta, beste alde batetik, La Pez Konpainiak Gora Bihotzak! aurkeztuko du, Gaude Aniztasun Funtzionalaren Elkartearekin lankidetzan.

Hemen duzue informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button