
Pasai Antxoko Alkartasuna euskal dantza taldearen 50. urteurrenaren harira, talde horrek Nazioarteko Folklore Jaialdia ondu du, hilaren 17tik 20ra arte.
Talde antolatzaileak eta beste hiruk parte hartuko dute jaialdian: Herrialde Katalanetako Falcons de Villafranca taldea, Portugalgo Grupo Folklorico de Barcelinhos eta, azkenik, Euskal Herrian eratutako, baina kolonbiar jatorriko Mi Nuevo Potosí.
Ekitaldi nagusia larunbatean izango da: “18:00etan desfilea egingo dugu kaleetatik zehar, eta 20:00etan oholtza gainera eramango ditugu dantzak. Ondoren afaria egingo dugu denek batera eta dantzak elkarri erakutsi, ziurrenik”.