MUSIKA

Bidehutsek “Mirailak” bilduma aurkeztuko du zuzenean

Bidehuts plataformak aurten beteko duen hamargarren urteurrenaren harira, Mirailak izenburuko bilduma plazaratuko du. Disko horretan kolektibo kide diren taldeek haien arteko bertsioak egingo dituzte, alegia, “berrirakurketa gurutzatuak”. Guztira, hamar kantu izango dira.

Bada, bilduma hori zuzenean aurkeztuko dute abenduaren 16an, Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean. “Disko horrek zuzeneko aurkezpen bakarra izango du”.

Hala, 21:00etatik aurrera, Anari, Audience, Joseba Irazoki, inoren ero ni, Jupiter Jon, Lisabö, Mursego, Nire eta Sacco taldeek haien arteko moldaketak egingo dituzte. B

idehutsek iragarri du talde bakoitzak ez duela bere emanaldia egingo. “Ez izutu, ez da kontzertu segida amaigabe bat izango. Bederatzi taldek egindako kontzertu bat izango da eta ez bederatzi kontzertu”.

“Intxaurrondoko hitzordu honekin urtea itxi eta urtemuga jai giroan agurtu nahi izango dugu. Sekulakoa izango da”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button