MUSIKA

Euskal Herriko Gazte Orkestraren udako bira igandean hasiko da

Euskal Herriko Gazte Orkestrak udako bira-kontzertuari ekingo dio igande honetan, uztailak 25.  Ziklo horren barruan Mozart eta Brahms musikarien obrak eskainiko ditu, zehazki lehen aldiz interpretatuak izango diren bi obra: Mozarten 12. Serenata K.388 do minorren (Nachtmusik) eta Brahmsen 1. Serenata Op.11 re maiorren.

Musikariak egun hauetan, uztailaren 21 eta 28ra bitartean, Udako Topaketarekin ari dira lanean Musikenen. Denbora tarte horretan, musikariek lanaldi zorrotzari egingo diote aurre, eta ondoren egingo dituzten kontzertuetako programa landuko dute.

Kontzertu-bira honako toki eta egunetan garatuko da: uztailak 25, 19:30ean, Euskalduna Jauregia. Bilbo; uztailak 26, 20:00etan, Principal Antzokia. Gasteiz; uztailak 27, 20:00etan, Victoria Eugenia Antzokia. Donostia; eta uztailak 28, 19:00etan, Itsas Etxea Auditoriuma. Hondarribia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button