Gabonetan EGOk Neguko Bira egingo du hainbat hiritan, Rossini konpositore italiarraren Obertura La gazza ladra eta Brahms musikari alemanaren 4. Sinfonia haizatzeko xedez. Unai Urrecho tronboi-jotzaile eta zuzendari arrasatearra izango da hitzorduko zuzendari gonbidatua.
Lehen obra mundu zinematografikoan funtsezkoak izan diren filmen soinu-banda gisa erabili da, eta askotan literaturan ere aipatua izan da. Bigarren obra eta plater nagusia Johannes Brahms maisu alemaniarrak (1833-1897) konposatu zuen azken sinfonia da, 4. Sinfonia. Mozarten eragin handia izan zuen Brahms-ek, eta XIX. mendearen bigarren erdiko musika-eszenarik emankorrenaren erdian koka daiteke.
Gabon zaharraren ondoren, euskal orkestrak urteari ongietorria emango dio hiru kontzerturekin: abenduaren 2an, gaur, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian izan da orkestra. Bihar, 3an, Gasteizko Principal Antzokian arituko da, eta azkenik, 4an, Bilboko Euskalduna Jauregian.