
Orain dela bi urte Karrikestu Elkarteak abiaturiko Euskal Herriko Bertso Afari Txapelketa apirilaren 20an jokatuko da berriz, Etxarri Aranatzen. Aurtengoa III. edizioa izango da, eta 6 bertsolari gaztez osaturiko bertso afari eta bertso txapelketa biltzen da.
Honakoak dira Euskal Herriko Bertso Afari Txapelketaren hirugarren edizioan parte hartuko duten bertsolariak: Julio Soto (Gorriti, Nafarroa), Saioa Alkaiza (Antsoain, Nafarroa), Xumai Murua (Baiona, Lapurdi), Miren Amuriza (Berriz, Bizkaia), Izar Mendiguren (Laudio, Araba), eta iazko txapelduna Beñat Gaztelumendi (Donostia, Gipuzkoa).
Karrikestu elkarteak egin ditu antolakuntza lanak, Etxarriko Udalaren, Bierrik Fundazioaren eta Nafarroako Bertsozale Elkartearen laguntzaz.
Afaldu nahi baduzue giro onean, 18 euro ordaindu eta parranda!



