BERTSOTAN

Final-laurdenetako saioak datorren astetik aurrera

Urriaren 9arekin Irungo Amaia antzokian jokatu zen saioarekin bukatu da final-zortzirenetako fasea. Zazpi saio jokatu dira, eta 24 bertsolari pasa dira final-laurdenetara.

Orain, astebeteko atsedenaldia egon da eta urriaren 22an hasiko dira Gpuntuaren final-laurdenak, Oñatiko saioarekin, bertan, Jexux Mari Irazu, Beñat Lizaso, Iñaki Gurrutxaga, Agin Rezola, Iñaki Zelaia eta Iban Urdangarin izango dira.

Bost saio izango dira fase berrian, Oñatikoaz gain, Villabona (Unai Agirre, Beñat Gaztelumendi, Iñigo Mantzizidor Mantxi, Andoni Otamendi, Ander Lizarralde eta Unai Gaztelumendi, urriak 23), Hondarribia (Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Iñigo Izagirre, Amaia Agirre, Nahikari Gabilondo eta Haritz Casabal, urriak 29), Idiazabal (Jon Martin, Uxue Alberdi, Nerea Elustondo, Ainhoa Agirreazaldegi, Felix Zubia, Oier Aizpurua, urriak 30) eta Azpeitia (Iker Zubeldia, Jokin Uranga, Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Iñaki Apalategi, Ane Labaka eta Unai Muñoa, azaroak 6).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button