Igorreko frontoian jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bigarren finalaurrekoa. Bertan Nerea Ibarzabal izan da puntu gehien batu dituena. Beraz, abenduaren 15ean Bilbon jokatuko den finalerako zuzeneko txartela lortu du Markina-Xemeingo bertsolariak.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren hirugarren eta azken finalaurrekoa datorren astean jokatuko da, abenduaren 1ean, zapatua, Lekeitioko Santi Brouard kiroldegian, 17:00etatik aurrera.
Bertan izango diren bertsolariak: Ander Elortegi Garatea (Gernika-Lumo), Arrate Illaro Etxebarria (Getxo), Etxahun Lekue Etxebarria (Larrabetzu), Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia (Gernika-Lumo), Jone Uria Albizuri (Algorta) eta Txaber Altube Sarrionandia (Abadiño)
Hiru finalaurrekoen ostean, finala jokatuko da. Abenduaren 15ean izango da, 17:00etan, Bilboko Bilbao Arenan (Miribilla).