BESTELAKOAK

“Zorionak consonni 15+1”

Consonni Bilboko arte ekoizpen etxeak 16 urte bete ditu. Data berezi hori ospatzeko, Virginia Woolfen A Room of One’s Own euskaratu dute, eta 200 lagunek -Nontzeberritarrok tartean- irakurriko dute jendaurrean, gaur, abenduak 14, hainbat hizkuntzatan. Irakurraldia 13:00etatik 20:00etara bitarte luzatuko da.

Irakurketa horretaz gain, bestelako ekitaldiak ere izango dira gaur Consonnik Bilbon duen egoitzan: 20:00etan, Perfomance. Jeleton eta Pablo Marte; 21:00etan, kontzertua Hermanas Volkova taldearen eskutik; 21:30etan, Consonni poloniar gozotegiaren zestaren zozketa

La bola de cristal lokalean; Dress code, 20 urteetako janzkera; 22:30etan, Babel Munduko Emakumeen elkartearen pintxoak; 23:00tan, Itziar Okariz-en urtebetetze proposamena; 23:30etan consonni poloniar gozotegiaren zestaren zozketa; 00:00etan, Punch festa! (Fighting and playing) hainbat disko jartzaileen partaidetzarekin.

Bihar era izango dira zenbait ospakizun: 20:00etan, Tarot topaketa tailerra, eta hurrengo urterako banakako irakurketa Iratxe Aiastui artista eta psikoterapeutarekin; eta, azkenik, 23:00etan, Maria Ruido artistaren Electroclass pelikularen proiekzioa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button