
Lorategi batek diziplina desiratzen duen moduan desiratzen ditu makina batek jarraibideak izeneko erakusketa kolektiboa dago ikusgai Bilboko Alondegian, irailaren 7ra arte; erakusketak Europa barreneko kolonizazio-prozesuak ditu ardatz.
Catalina Lozano da komisarioa, izan ere, 2012ko komisario gazteentzako MARCO (Vigo) / FRAC Lorraine saria irabazi zuen Lozanok, eta erakusketa MARCO (Vigo) eta FRAC Lorrainen (Metz, Frantzia) ekoizpena da.
Bada, erakusketan bildutako lanek mundu materialaren eta abstraktuaren arteko dualtasun platonikoa disolbatu nahi du, zeina kristautasunak (gorputz eta arima) eta sekularizazioak (gorputz eta arrazoi) bere egiten dituzten, eta gero, klasifikazio sozialetan banandu.
Europaren analisi ekonomiko, sozial, ekonomiko eta kulturaletatik abiatuta dira erakusketan bildutako lanak: Iranzu Antonaren Dar encuentro proiektu arkitektoniko eta historikoa; naturaren ikuspegi mekanizistaren inguruko Jimmie Durhamen Una máquina desea instrucción como un jardín desea disciplina marrazkia, edo paisaiaren eta herritarren arteko harremana jorratzen duen Carmen Nogueiraren Citoyenneté. Guztira dozena bat obra daude bilduta.
Informazio gehiago: alhondigabilbao.com.