IKUS-ENTZUN

Europa Cinemas Sarea gero eta potoloagoa

Tolosa, Ordizia, Arrasate, Andoain, Leioa, Barakaldo, Elorrio eta Zornotzako Udalek Europa Cinemas-MEDIA sarearekin bat egin dute.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta IBAIA eta EPE-APV ekoizle euskaldunen elkarteek osatutako ZINEUSKADI elkartearen eskutik, Europa Cinemas-MEDIA sarean sartu dira zortzi udal zinema-areto (Tolosa, Ordizia, Arrasate, Andoain, Leioa, Barakaldo, Elorrio eta Amorebieta).

Aipatutako zortzi aretok lehenengo euskal sare txiki bat eratu dute. Akordioa 2012ko urtarrilaren 1an martxan jarriko da ofizialki eta zinema europarraren eskaintza nabarmen handituko du gure lurraldean. Zinema aretoek 18.000 euroko laguntza ekonomikoa ere jasoko dute. ZINEUSKADIren lanari esker sartu diren aretoez gain, EAEn badaude hiru zinema Europa Cinemas sarean (Bilboko Multis aretoak, Donostiako Principe eta Trueba aretoak eta Gasteizko Trueba-Guridi, baita Nafarroan Iruñeko Golem Zinemak ere). Honela, 2012an EAEn eta Nafarroan guztira hamabi aretoak izango dira Europako sare honetan.

Pasa den irailean aurkeztutako irabazi-asmorik gabeko ZINEUSKADI elkartea Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta ikus-entzunezko ekoizle profesional EPE_APV-ek eta IBAIA-k osatzen dute. Udal eta hurbiltasun zinema aretoen sare bat sortzea eta Media programa europarraren kudeaketa bultzatzea euskal zinemaren sorrerara laguntzeko ZINEUSKADIren helburu nagusiak dira epe laburrean. Zortzi udal hauen sarrera Europa Cinemas sarean lehen urrats garrantzitsua suposatu du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button